Hizkuntzaren sustapena turismo sektorean

Online formakuntza

Bideoa

Deskribapena

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea, Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.

Kode etikoak jasotzen duen 4. printzipioa bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena izanik, hizkuntzaren normalizazioan laguntzeko ekintzak abiatzea du helburu Basquetourrek. 

Eta beharrizan horri erantzuteko, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko ikastaroa proposatzen dugu.

Horretarako, funtsezkoa izango da hausnarketa sustatzea, sentsibilizazioa sendotzea, eta, ondoren, bakoitzak egiten duenaren gaineko kontzientzia hartuta, eraldaketarako gakoak ematea, jarrera eta portaeretan zuzenean eraginda. 

Beraz, ikastaro honen helburu nagusia turismo sektorean euskararen sustapena indartzea, eta lurraldearen tradizio eta kultura elementu baliotsu gisa jorratzea izango da. Horretarako, euskara turismorako balio erantsi eta erakargarri gisa nabarmentzea izango da gakoa, gizateriaren kultura ondare gisa ere ulertuta.


HELBURUAK:

●       Hizkuntzak turismo elementu gisa izan dezakeen erakargarritasuna nabarmentzea.

●       Kontzientziatzea jarrera eta portaeren garrantzia eta ondorioez.

●       Hizkuntzaren erabileran hiztunon konpromiso eta motibazioaren garrantziaz ohartzea.

●       Kontzientzia hartzea hizkuntza eta jendartearen arteko elkarreginaz eta honen ondorioez.

●       Hausnartzea hizkuntzen egoeren eta egon daitezkeen desoreken gainean.

●       Eredugarritasuna sendotzea euskararen erabilerari dagokionez, Turismo sektorean.


EGITURA ETA METODOLOGIA:

Ikastaroa online modalitatean gauzatuko dugu, ikuspegi praktikotik, pertsonen jarreren oinarrian zer dagoen, hizkuntza ohituretan nola eragin dezakegun eta turismo sektorean euskara sustatzeko estrategiak landuko ditugu, 4 unitatetan egituratuta.

  • EI

    Esti Irureta Ostolaza

    2025(e)ko urriaren 14(a), asteartea, 11:24

    Erantzun batzuk ez daude ondo eta oker erantzun behar da. Orietan unitatea amaitu gabe gisa agertzen da. Baina ikastaro polita izan da!

  • IP

    Iñaki Pildain Zenitagoya

    2025(e)ko urriaren 10(a), ostirala, 08:27

    Ikastaro polita, atsegina. Mila esker!

  • IP

    Iñaki Pildain Zenitagoya

    2025(e)ko urriaren 10(a), ostirala, 08:26

    ONDO

  • IP

    Iñaki Pildain Zenitagoya

    2025(e)ko urriaren 10(a), ostirala, 08:26

    ONDO DAGO

  • IP

    Iñaki Pildain Zenitagoya

    2025(e)ko urriaren 10(a), ostirala, 08:25

    ONDO

  • EF

    Esther Facchin Esnal

    2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna, 18:02

    Ikastaro polita, atsegina. Mila esker!

  • AE

    Aitor Errasti

    2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna, 12:24

    eskerrik asko.

  • AE

    Aitor Errasti

    2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna, 12:00

    eskerrik asko

  • IP

    Iñaki Pildain Zenitagoya

    2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna, 08:47

    ONDO

  • IP

    Iñaki Pildain Zenitagoya

    2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna, 08:45

    ONDO

  • CC

    Contacto genérico Contacto genérico

    2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala, 13:39

    Bakoitzak bere alea jarrita eta goitik jarri beharreko bitarteakoekin, aurrera.

  • PA

    Pia Alkain Sorondo

    2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala, 09:06

    Euskararen presentzia indartu behar da turismo arloan

  • NU

    Nerea Urkola

    2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala, 08:28

    Goi goitik hasita

  • NU

    Nerea Urkola

    2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala, 08:28

    Herritarren eskubideak bermatzeko indar edo saiakera haundiagoak egin behar dirá.

  • PV

    Paz Verastegui Murga

    2025(e)ko urriaren 1(a), asteazkena, 12:48

    ....

  • IA

    Iñaki Arkauz

    2025(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena, 23:56

    instituzioetatik hasi behar luke

  • IA

    Ikerne Altube

    2025(e)ko ekainaren 19(a), osteguna, 12:24

    ondo kurtsoa baina instituzioek ahalegin handiagoa behar du

  • IA

    Ikerne Altube

    2025(e)ko ekainaren 19(a), osteguna, 12:24

    balio izaten badu instituzioa bera kontzientziatzeko ok