AAren lege-ondorioak

Zer izan behar dut kontuan lege mailako alderdiei dagokienez Adimen Artifizialarekin lotuta? 
Ikastaro honetan, adimen artifizialaren legezko inplikazio nagusien mapa juridiko bat eskainiko da, AAren Europako Araudia ardatz hartuta, baina funtsezko beste alderdi batzuekin duen lotura ere landuko da, hala nola datu pertsonalen babesa, jabetza intelektuala eta erantzukizun zibila.
Araudiak eta kasuistika aztertuta, arriskuei, betebeharrei eta erantzukizunari buruzko informazioa emango da.
 

Helburuak

Helburu nagusia izango da parte-hartzaileek AAren Europako Araudiaren edukiari, irismenari eta betebehar nagusiei buruzko ikuspegi orokorra izatea. 
Beste arau garrantzitsu batzuekin duten elkarrekintza ere aztertuko da, hala nola DBEOrekin, Produktu Akastunen Zuzentarauarekin eta jabetza intelektualaren arloko araudiarekin. 

 

Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan