AAri buruzko tailer praktikoa: Identifikatu erabilera-kasuak zure eguneroko zereginetan

Adimen artifiziala iraultza handia izan da sektore eta tamaina guztietako enpresentzat. Eskuragarri dauden askotariko tresnek prozesuak optimizatzeko eta denbora aurrezteko aukera ematen dute.
Hala ere, ez du askorako balio AAri eta aplikaziorik aurreratuenei buruzko ezagutza teorikoa pilatzeak, enpresa bakoitzaren erabilera ez bada kasu espezifiko eta errealekin lotzen.
Tailer praktiko honek zure eguneroko zereginak modu kritikoan aztertzen lagunduko dizu, AA integratzeko aukerak eta automatizazioak identifikatzeko eta modu eraginkor eta seguruan egiteko erabaki informatuak hartzeko.

Helburuak:
●    Enpresen egungo lan-ereduak modu kritikoan ebaluatzea, automatizazio-aukerak hautemateko.
●    Erabilera-kasu pertsonalizatuetan aplika daitezkeen prompt propioak diseinatzea.
●    Ekintza-plan argia ezartzea enpresan AA modu errealean ezartzeko.

 

Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan