*Barnetegi Teknologiko BERRIA! (Turismo Sektorea)

**BARNETEGI BERRIA!**

Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez eta Basquetour-en eskutik, turismoari egokitutako barnetegi teknologikoak antolatu ditu, gehien bat, enpresa txiki eta mikro-enpresetako kudeatzeileei zuzenduak.

Guztira, aurten, hiru barnetegi ospatuko dira. Bat lurralde bakoitzeko. 

Barnetegiak aurrez aurrekoak eta egun batekoak dira, goizez eta arratsaldez, eta lan talde murriztu batek parte har dezake bakoitzean (15 pertsona gehienez).

“Egiten ikastea”-ren metodología jarraituz, bertan KTen erabileran saioak egingo dira, bai emankortasun tresna moduan baita ere negozio turistikoaren kudeaketa eta hedapenerako tresna moduan.

Basquetour-en dirulaguntza aplikatuta, barnetegi bakoitzak pertsonako 20 euroko kostua du.

>> INFORMAZIO GEHIAGO