Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak.-(ONLINEKO WEBINARRA)

Komunikazioa da Mikroenpresa Digitalaren ikastaro guztietan lantzen den hari komuna. Sare sozialetako, blogetako, Mailchimp-eko eta abarretako ikastaroetan lantzen dugu, baina ikastaro honetan, bezeroarekiko komunikazioa jorratuko dugu testuinguru espezifikoetatik abiatuta: bilerak, eguneroko harremana, gorabeheren aurreko laguntza eta asebetetze-inkestak.
 

Helburuak: 

Bezeroekiko komunikazioa hobetzeko aukera eta testuinguru ezberdinak planteatzea gure zerbitzua eskaini edo produktua saldu aurretik, eskaintzeko edo saltzeko garaian eta ondoren.
Azken helburua da gure bezeroekiko harreman egokia bultzatzea harreman iraunkorrak sortzeko eta bezeroak leial bihurtzeko. 



Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua 
Doan