CHATGPT ADS: SORTU, PERTSONALIZATU ETA HOBETU ZURE PUBLIIZITATE KANPAINAK

Ikastaro honek OpenAIren publizitate-inguruneari, ChatGPT Adsi, eta marka eta iragarleentzat eskaintzen dituen aukerei buruzko sarrera praktikoa eskaintzen du. Parte-hartzaileek ChatGPTren barruko publizitateak nola funtzionatzen duen, formatu eta helburu nagusiak, segmentazioko eta audientzien aukerak, eta elkarrizketen testuingurura eta erosketa-prozesuaren fase ugarietara egokitutako kanpainak eta iragarkiak nola sortu ikusiko dute.
Prestakuntzan zehar, modu errazean ikasiko dute ChatGPT Ads kanpaina bat sortzen eta konfiguratzen, helburuak eta aurrekontua zehazten, publiko egokia aukeratzen, iragarkiak prestatzen eta emaitza nagusiak berrikusten. Helburua da parte-hartzaileek plataformaren oinarrizko funtzionalitateak ezagutzea eta ChatGPTn beren lehen publizitate-kanpainak martxan jartzeko behar dituzten ezagutzak izatea.
 

Helburuak

ChatGPT Adsen publizitate-aukera nagusiak ezagutzea eta plataforman kanpainak sortzeko, konfiguratzeko eta kudeatzeko behar diren oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Helburuak zehazten, audientziak aukeratzen, aurrekontuak ezartzen, elkarrizketaren ingurunera egokitutako iragarkiak sortzen eta kanpainen emaitzak ebaluatzeko eta hobetzeko errendimendu-adierazle nagusiak aztertzen ikastea.


Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Leku mugatuak 
Doan