CHATGPT I: aukerak, arriskuak eta praktika onak

AAk denean eragin du iraultza. Zeharkako teknologia da, gure lan egiteko modua eta prozesuak erabat aldaraziko dituena. ChatGPT da iraultza horren adierazle nagusia. Izan ere, gure eskuetara iritsi zen elkarrizketarako txateko lehen tresna izan zen.
GPT lengoaia-ereduan oinarritutako elkarrizketarako txat honi esker, denbora aurreztu, ideiak lortu eta hainbat zereginetan produktiboagoak izan gaitezke. Baina baditu berezitasun eta arrisku batzuk ere, eta baita ezagutu beharreko hainbat erronka ere.
Ikastaro honetan ChatGPT ezagutuko duzu, zer den eta zertarako balio duen, oso oinarrizko mailan. Tresnak eguneraketa asko izan ditu 2022ko azaroan sortu zenetik, eta AA ereduen teknologiak bilakaera izan du tarte horretan. Ondorioz, honako hau hastapenetako ikastaroa da, ChatGPTren oinarri-oinarrizko funtzionalitateak erabiltzen ikasteko. Erabilera eta funtzionalitate aurreratuagoetan sakondu nahi izanez gero, ChatGPT II ikastaroa egin daiteke.
 

Helburuak:

•    Lengoia-eredu nagusien oinarriak eta horiek ChatGPTn aplikatzeko moduari buruzko oinarriak ulertzea.
•    ChatGPTek sektore, esparru eta lan askotan dituen aplikazioak ezagutzea.
•    Teknologia mota honi lotutako arriskuak eta erronkak ezagutzea.
•    ChatGPT interfazea eta erabilera ezagutzea.
•    Dauden ordainpeko eta doako planak ezagutzea.

 

Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan