Claude I: Hasi Claude erabiltzen zure negozioan

Adimen artifizial sortzailea geratzeko heldu da, eta gero eta autonomo eta mikroenpresa gehiagok txertatzen dute egunerokoan, denbora aurrezteko eta produktiboagoak izateko. Anthropicek garatutako Claude merkatuan erabilgarri dauden elkarrizketa bidezko AAko morroi aurreratu eta fidagarrienetako bat da.
Ikastaro honetan, Clauderekin lehen pausoak emango dituzu: zer den, nola funtzionatzen duen eta nola komunikatu harekin emaitzarik onenak lortzeko. Horrez gain, zure negozioko benetako zereginetan nola aplikatu ikusiko dugu: sare sozialetarako edukiak idaztea, bezero bati erantzutea edo administrazio-dokumentu bat prestatzea, besteak beste.
 

Helburuak

●    Claude zer den eta elkarrizketa bidezko AA honek nola funtzionatzen duen ulertzea.
●    Claudera sartzeko hainbat moduak ezagutzea: webgunea, aplikazioa eta tokiko erabilera.
●    Claude erabiltzeko dauden aukera ugariak ezagutzea.
●    Clauderi eskaerak modu eraginkorrean egiten ikastea. 
●    Claude marketin, bezeroarentzako arreta, administrazio eta salmentetako zeregin praktikoetan aplikatzea.



Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Leku mugatuak 
Doan