Claude II: antolatu eta automatizatu zure negozioa

Ikastaro honetan, elkarrizketa bidezko txatetik harago joaten eta hura zure negozioa antolatzeko benetako aliatu bihurtzen ikasiko duzu.
Besteak beste, honako hauek ikasiko dituzu: elkarrizketa bakoitzean behin eta berriz errepikatu beharrik izan gabe Claudek zure negozioari buruzko informazioa gogoratzen; berrerabil ditzakezun dokumentuak eta edukiak sortzen; eta, denbora aurrezteko, zeregin errepikakorrak Clauderen esku uzten. Hori guztia negozio baten hainbat arlotan aplikatutako adibideen bidez egingo dugu: marketina, bezeroarentzako arreta, administrazioa eta salmentak.

Helburuak

●    Zure negozioaren informazioa Clauden antolatzea, etengabe errepikatu behar ez izateko.
●    Clauderekin dokumentuak eta eduki berrerabilgarriak sortzea.
●    Zure negozioko zeregin errepikakorrak automatizatzea Clauderekin.
●    Claude negozio arlo bakoitzeko kasu praktiko aurreratuenetan aplikatzea.



Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Leku mugatuak 
Doan