CLIPCHAMP: Zure bideoak editatu eta sortzeko tresna bikaina

Clipchamp bideo-ediziorako onlineko doako tresna da. Horri esker, erabiltzaileek bideo-edukia bizkor eta erraz editatu eta parteka dezakete. Tresna hori Windowsen Movie Maker-en oinordekoa dela esan dezakegu, eta Windows 11ren app natibo gisa funtzionatzen du. Clipchampek bideoaren kalitatea doitzeko, edukia mozteko, azpitituluak gehitzeko eta beste hainbat gauzatarako aukera ugari eskaintzen du. Gainera, irudiaren kalitatearekin lotutako doiketen aukera zabala eskaintzen du: kontrastea, distira eta kolorearen doiketekin lotutako aukerak barne. Ikastaro honetan, bideoa modu eragingarrian editatzen ikasiko duzu: zure bideoek neurria moztea eta doitzea, efektuak gehitzea, irudi-kalitatea doitzea eta askoz ere gehiago. Zure bideoak plataforma ugaritara igotzen (YouTubera, adibidez) edo lagunekin eta senideekin partekatzen ikasiko duzu besteak beste.
 

Helburuak: 

• Tresnaren interfazea ezagutzea.
• Gure bideora eduki mota ezberdinak gehitzea.
• Bideoa denboraren arabera muntatzea.
• Trantsizioak aplikatzea.
• Testuak gehitzea.
• Bideoa partekatzea.


 
Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan