Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, bai norberarenak, bai hirugarrenenak, bisitak eta trafiko-iturriak neurtzeko. Legezko oinarria erabiltzailearen baimena da, cookie teknikoen kasuan izan ezik, horiek ezinbestekoak baitira web honetan nabigatzeko. Webgunearen titularra, cookie-en tratamenduaren arduraduna, eta haren harremanetarako datuak eskuragarri daude Lege Jakinarazpenean. Mesedez, sakatu 'ONARTU ETA JARRAITU' cookie guztiak onartu nahi badituzu. Guztiak onartu edo baztertu nahi badituzu, egin klik 'COOKIEN AUKERAK' aukeran. Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

25-11-2022
eCommerce I: Ikuspegi estrategikoa Interneten saltzeko (ONLINEKO WEBINARRA)
Merkataritza elektronikoaren igoerak gorantz jarraitzen du, eta komertzio fisikoak mehatxu moduan ikustetik kontuan hartu beharreko aukera moduan ikustera igaro dira. Erronka horren aurrean, ikastaro honek komertzio elektronikoari buruzko gida bat eskaintzen die ekintzaile berriei, on line saltzea planteatzeko, bai plataforma komunitarioen bitartez, bai ecommerce aplikazioen alde eginez, euren komertzioa marka ezagun moduan identifikatzeko. Saioan zehar alderdi praktikoak identifikatuko dira: edukiak, marketina, ordainketak, legea betetzea eta segurtasuna. Horrez gain, plataforma komunak identifikatuko dira, marketplaceekin lehen kontaktua egin ahal izateko: Etsy, Amazon, Ebay, eta Euskadi mailan: Dendago. Hori guztia komertzioei laguntzeko merkataritza elektronikoari buruzko ideia arrazional eta zentzuzkoa izan dezaten.
Helburuak:
Helburu nagusia da komertzio bat on line saltzeko estrategia batera egokitzearen inplikazioak ezagutzea, hau da, hausnarketa egitea ecommerceak komertzio fisiko lokalerako dakarren aukera/mehatxuari buruz.
- Nire produktua Interneten arrakastaz saltzeko aukerak baloratzeko irizpideak zehaztea, eta nitxo potentziala identifikatzea.
- Lehiakideak ezagutzea: prezioen kontrola.
- Gure produktua zehaztea: ecommercera egokitzea. Espezializazioa, arrakastarako faktore.
- Edukien marketinaren garrantzia salmenten estrategia globalean.
- Kontuan hartu beharreko alderdiak laburtzea: Interneteko ordainketak, logistika eta kontuan hartu beharreko lege alderdiak.
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Webinar online (Zoom)
Leku mugatuak
Doan