Eduki nagusira joan

Edukien plana: Zer argitaratuko dut gaur? Sare sozialetan zure edukien plana definitzeko metodologia eta tresnak

Gaur egun, negozio guztiek sortzen dituzte edukiak sare sozialetan edo blog korporatiboan. Baina enpresa txikientzat erronka bihurtzen da edukia etengabe partekatzea eta baliabideak hainbat formatutan sortzea. 
Denbora eta inspirazioa falta izatearen ondorioz (zer argitaratuko dut gaur?) sare sozialak eguneratuta izatea lan neketsua izaten da.
Hartzaile dugun publikoa eta interesatzen zaizkigun gaiak argi eta garbi zehaztuko dituen edukien plana da horretarako konponbidea. Horiek guztiek beti egon behar dute eskaintzen duzun zerbitzu edo produktuarekin lerrokatuta eta eduki hori garrantzitsua izango dela eta zure markarekiko “engagement”a edo lotura lortuko dituela zaindu behar da.
 
 
Helburuak:  

Ikastaro honetan, sare sozialetan edo negozio baten blogean partekatu beharreko edukiak bideratu eta planifikatuko dituen eta zure helburuak betetzeko aukera emango dizun ibilbide-orria sortzeko prozesua eta tresnak ezagutuko dituzu.



Iraupena: 2 ordu  
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Leku mugatuak 
Doan 



Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, bai norberarenak, bai hirugarrenenak, bisitak eta trafiko-iturriak neurtzeko. Legezko oinarria erabiltzailearen baimena da, cookie teknikoen kasuan izan ezik, horiek ezinbestekoak baitira web honetan nabigatzeko. Webgunearen titularra, cookie-en tratamenduaren arduraduna, eta haren harremanetarako datuak eskuragarri daude Lege Jakinarazpenean. Mesedez, sakatu 'ONARTU ETA JARRAITU' cookie guztiak onartu nahi badituzu. Guztiak onartu edo baztertu nahi badituzu, egin klik 'COOKIEN AUKERAK' aukeran. Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Cookien aukerak