Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, bai norberarenak, bai hirugarrenenak, bisitak eta trafiko-iturriak neurtzeko. Legezko oinarria erabiltzailearen baimena da, cookie teknikoen kasuan izan ezik, horiek ezinbestekoak baitira web honetan nabigatzeko. Webgunearen titularra, cookie-en tratamenduaren arduraduna, eta haren harremanetarako datuak eskuragarri daude Lege Jakinarazpenean. Mesedez, sakatu 'ONARTU ETA JARRAITU' cookie guztiak onartu nahi badituzu. Guztiak onartu edo baztertu nahi badituzu, egin klik 'COOKIEN AUKERAK' aukeran. Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Eraldatu merkataritza-eskaintzak sortzeko prozesua adimen artifizialarekin
Helburuak:
Prestakuntza honen helburu nagusia talde tekniko eta komertzialak eskaintzak egiteko prozesuaren fase guztietan adimen artifizialeko teknologien erabileran gaitzea da. Bezeroen eskakizunak jaso eta aztertzetik, aurretiazko antzeko proiektuen erreferentziak bilatzera eta kostuak kalkulatzera, dokumentazio teknikoa eta komertzialaren sorrerarekin amaituz.
Helburu espezifikoei dagokionean, honako hauek nabarmentzen dira:
· Adimen artifizialak eskaintzak egiteko prozesuan duen eragina azaleratzea, eta, horretarako, aukera zehatzak identifikatzea arlo ezberdinetan: baldintza-agirien irakurketa, datu historikoen azterketa, dokumentuen sortzea eta kostuen kalkulua.
· Tresna praktikoez eta oinarrizko ezagutza teknikoez hornitzea hizkuntza-ereduak (LLMak) erabiltzeko, hala nola ChatGPT, Copilot edo Gemini, eskaerak zehazteko prozesuan tresna horiei etekinik onena ateratzeko.
· Kontzeptu konplexuagoak txertatzea, hala nola datu-base bektorialak, bilatzaile semantikoak eta machine learning-ean oinarritutako kalkulagailuak, prozesuak automatizatzeko duten ahalmena ezagutzeko eta baliatzeko.
· Automatiza daitezkeen atazak lehenesteko irizpideak txertatzea, horien inplementazioaren itzulera baloratzea eta teknologia bakoitzaren gaur egungo mugak ulertzea.
· Datuan eta ezagutzaren berrerabileran oinarritutako eraginkortasun-kultura sustatzea, barne-informazioa (eskaintzak, aurreko proiektuak, txantiloiak) tresna adimendunen bidez erraz aktibatzeko moduan egituratuz.
· Tradizioz digitalizazio txikikoak izan diren arlo tekniko eta komertzialetan berrikuntza bultzatzea, ikuspegi arin, irisgarri eta euskal ETEen errealitatearekin konektatuaren bidez.
Data: martxoak 12
Iraupena: 4 ordu (09:30-13:30)
Hizkuntza: gaztelania
Tokia: BAT Dorrea. Kale Nagusia 1, Bilbao, Bizkaia
Leku mugatuak
Doan
10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik:
· Beren prozesu tekniko eta komertzialetan adimen artifizialeko tresnak sartu nahi dituzten enpresak.
· Merkatu-arduradun, Saldu Ondoko arduradun eta Zuzendari Nagusientzat.
*Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.