INSTAGRAM I: Euskaraz irakatsita - Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko (ONLINE WEBINARRA)

Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.
Joera soziala izatea da eta, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, Instagram bezalako sare sozialek gero eta erabiltzaile gehiago erakartzen dituzte egunez egun.

Ikastaroan Instagramek enpresentzat duen profilaren kudeaketa landuko dugu, brandinga hobetzeko, eta gure markan edo negozioan nola lagunduko digun nabaritasun handiagoa lortzeko.

Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.

 

Helburuak:
Ikastaroarekin nahi dugu:

- Instagramen enpresaren profil bat sortzea.
- Enpresaren kontuen kudeaketa.
- Etiketen erabilera egokia ( # ).
- Edukiak sortzea: bideoak eta irudiak.
- Kontuaren analisia.
- Argitalpenen programazioa.
- Monitorizazioa.
- Tresna osagarriak.



Iraupena: 2 ordu (09:30-11:30)
Hizkuntza: euskeraz
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua 
Doan