Kudeatu zure lanak Trellorekin produktiboago izateko-(WEBINAR ONLINE)

Ikastaroa Mikroenpresa Digitalaren programako “Produktibitatea” ikastaroen barruan kokatzen da, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure denbora antolatu eta gure zereginak modu efiziente eta kontzentratuago batean antolatu ahal izateko.
Ikastaroan zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik; metodologia sakon landuko ez bada ere, bere aplikazioaren ildoan orientatuko dugu, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko.

Trello aplikazio bat da, zeinak zereginak lankidetza bidez kudeatzea ahalbidetzen duen, zutabez (zerrenda esaten zaie) osatutako taulen (board) bidez, zure proiektu edo zerbitzuaren lan fluxuaren egoerak erakusteko. Proiektuak kudeatzeko Kanban metodoan oinarritzen da, egoeraren arabera, hainbat zerrendatan mugituz doazen txartelekin -txartelok zereginak adierazten dituzte-.

Metodoa edozein lan ingurunetan aplikatu daiteke.

 

Helburuak: 

Ikuspegi teoriko eta praktiko baten bitartez, ikastaroan lortu nahi da:

- Kanban metodologiaren funtsa eta Trellorekin nola aplikatu ulertzea. 
- Trelloren funtzionalitateak ezagutzea: taulen, zerrenden eta txartelen kudeaketa. 
- Trello taulatik lankidetza bidezko lana nola dinamizatu ezagutzea. 
- Trellorekin zereginak automatizatzea Zapier-etik.. Zapier aplikazioak zereginak automatizatzea ahalbidetzen du, hainbat aplikazio uztartuz.
Ikastaroan Trellorekin programatu daitekeen adibideren batean zentratuko gara.


 
Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania
Webinar online (Zoom)
Edukiera murriztua
Doan