Negozio-estrategia adimen artifizialarekin

Ukaezina da adimen artifizialak disrupzio esanguratsua ekarri duela ia industria guztientzat, eta kalkulu benetan deigarriak egin dira haren eraginari buruz. Erreferentziazko txostenen arabera, 2030. urterako lan-eremuan emandako denboraren % 30 arte automatizatu egingo da adimen artifizialaren (AAren) bidez.
Paradigma berri horren aurrean, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresek lehiarako abantaila garrantzitsua izango dute, AAk prozesuak optimizatzeko, denbora aurrezteko eta kostuak murrizteko aukera emango baitie.
Ikastaro honetan, adimen artifiziala negozioaren oinarrietan nola aplikatu ikusiko dugu, datu masiboak aztertzeko duen potentziala eta estrategian sakontzeko duen gaitasun sortzailea aprobetxatuz. 

 

Helburuak: 
•    AAk erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko dituen aukerak eta mugak ulertzea
•    Negozio-estrategiaren funtsezko alderdiak aztertzea AAren bidez
•    Prompt sekuentzia konplexuak erabiltzen eta pertsonalizatzen jakitea
•    AA negozioaren egunerokotasunean integratutako tresna gisa aplikatzen ikastea

 

Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan