NotebookLM: Googleren AA multimodala

NotebookLM Googlek garatutako Adimen Artifizialeko tresna da, eta zoru dokumentu, esteka eta lan-material propioetatik abiatuta laguntzaile birtual pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du. Beste txatbot batzuk ez bezala, hau zuk igotako iturrietan soilik oinarritzen da. Hortaz, enpresaren ezagutza zentralizatzeko eta erantzun fidagarriak, zitatuak eta zure negozioaren benetako testuingurura egokituak eskaintzeko aukera ematen du.
Ikastaro honetan, urratsez urrats azalduko dizute zure enpresaren informazioa koaderno digitaletan nola antolatu, laguntzaileari nola galdetu eta hainbat eduki mota nola sortu: artikuluak, aurkezpenak, infografiak, azalpen-bideoak zein podcastak. Horrez gain, koadernoak modu seguruan nola partekatu eta datu sentiberak babesteko zer alderdi kontua hartu erakutsiko dizute.
Prestakuntza mikroenpresentzat dago pentsatuta batik bat eta azalpen irisgarria eta egoera errealei aplikatutako ariketa praktikoak uztartzen ditu. NotebookLM zure testuinguruan nola aplikatzen den ikusteko bost erabilera-kasu ikusiko ditugu, bai barne-zereginetarako, bai bezeroen arreta erakartzeko edo edukiak sortzeko.
 

Helburuak

- NotebookLM zer den eta Geminiren moduko adimen artifizialeko beste tresna batzuengandik zertan desberdintzen den ulertzea.
- Hainbat iturritako koaderno digitalak sortzen ikastea eta bere funtzionalitate guztiak aprobetxatzea.
- “Studio” ataleko tresnak esploratzea eduki interaktiboak sortzeko.
- Koadernoak modu seguruan nola parteka daitezkeen ikastea eta datu konfidentzialak babestea.
- Ikaskuntzak enpresa-ingurunera bideratutako kasu praktikoetan aplikatzea.

 

Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan