WEB ANALISIA I: Monitorizatu zure webgunea Google Analytics 4 (GA4) tresnarekin

Zure webgunearen analisia egiteko Googlek eskaintzen duen bertsio berria da GA4. Aurreko bertsioak, Universal Analytics (UA) izenekoak, funtzionatzeari utziko dio 2023ko uztailean. Hortaz, beharrezkoa da bertsio berriarekin lan egiten hastea eta haren berritasunetara egokitzea.

Ikastaroaren lehen fasean, Google Analytics 4 (GA4) nola ezarri ikasiko dugu, haren adierazle nagusiak ezagutuko ditugu (metrikak eta dimentsioak) eta horiek interpretatzen ikasiko dugu, erabakiak hartu ahal izateko (webgunea bisitatu duten pertsonak, interakzioa izan duten saioak, nondik datozen jakitea, gehien bisitatutako orrialdeak, datu demografikoak edo betetako formularioen kontrola... eta beste KPI asko).

 

Helburua: 

• Google Analytics 4 bertsio berria eta haren berritasunak ezagutzea, eta GA4k eskaintzen digun ekosistema berrira egokitzea.
• Nire negozioarentzat esanguratsuak diren datu eta adierazleak ateratzen ikastea, eta horien analisi kritikoa egitea, webgunea eta beste nire negozio arloak hobetzeko erabaki estrategikoak hartzen lagunduko diguna.



Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Edukiera murriztua
Doan