Weba posizionatzeko lehen urratsak SEO eta SMO-(ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaro honetako parte-hartzaileek SEO (Search Engine Optimization) eta SMO (Social Media Optimization) sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala, zeinari esker beren webguneetara erakarriko baitituzte bezeroak, eros dezaten edo erreserbak eta harpidetzak egin ditzaten.
 

Helburuak: 

- Jakitea zeintzuk diren bilatzaileek, bereziki Googlek, webgune bat posizionatzeko edo, alderantziz, zigortzeko kontuan hartzen dituen alderdiak.
- Ulertzea posizionamendua bezeroari orientatutako etengabeko estrategia dela.
- Jakitea zein garrantzi duen SMO-k (Social Media Optimization ) gure posizonamendu estrategian.
- Jakitea zein tresna eta metodologia dauden SEO eta SMO gure negozioa sustatzeko ekintzetan sartzeko.



Iraupena: 2 ordu  
Hizkuntza: gaztelania
Webinar online (Zoom)
Edukiera murriztua
Doan