YOUTUBE - Areagotu zure irismena eta ikusgarritasuna

Markaren posizionamendurako eta edukien marketinerako plataformarik boteretsuenetako bat da Youtube. Izan ere, bideoak argitaratzeko leku bat eskaintzeaz gain, munduko bilatzailerik handienetako bat da, eta hilean 2 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu. Zure online presentzia nabarmentzen eta publiko zabalago batengana iristen lagun diezazuke sare sozial honek, SEOaren eta eduki optimizatuaren estrategiak aplikatuz. Ikastaroan zehar, publikoaren beharrei eta bilaketei erantzuten dien eduki esanguratsua sortzen ikasiko dute partaideek. Bideoetako interakzioen bidez bezeroekiko harremanak eraikitzen, bideoen errendimendua neurtzen eta aztertzen eta, horren arabera, marketin-estrategiak doitzen ere ikasiko dute.
 

HELBURUAK:  

• Youtuberen garrantzia ezagutzea, posizionamendurako eta edukien marketinerako tresna gisa.
• Youtuberen erabilera eta enpresa mailan duen potentziala ezagutzea
• Posizionamendu-teknikak aplikatzea, Youtubeko bideoen ikusgarritasuna hobetzeko eta markaren irismena handitzeko.
• Erabiltzaileen beharrei eta galderei erantzuten dien eduki esanguratsua eta optimizatua identifikatzea.
• Bideoen errendimendua neurtzea eta aztertzea.



Iraupena: 2 ordu 
Hizkuntza: gaztelania 
Webinar online (Zoom) 
Leku mugatuak 
Doan