APNABI Bilerak Linean

Deskribapena

APNABI Bilerak Linean

Euskadi Basque Country Familian Klubak maiatzaren 28an aniztasunari eta inklusioari buruzko webinar bat antolatu zuen turismo-sektoreko enpresa eta profesionalentzat.

Basquetourrek, Euskadi Familian  estrategiaren barruan, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan jasotako hainbat printzipio txertatzen ditu; horien artean, Euskadi bisitatzen duten familia guztientzako helmuga abegikorra sustatzearena.

Testuinguru horretan, eta maiatza Aniztasunaren Europako Hilabetea dela aprobetxatuz, webinar hau APNABI-Autismo Bizkaiko ordezkariekin elkarlanean antolatu zen. Saioan, turismoaren arloan irisgarritasunari eta inklusioari buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu zituzten, eta turismo-enpresek arlo horretan aplikatu ditzaketen zenbait jarraibide ere aurkeztu zituzten.